21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

20/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza-ikastaroak egiteko laguntzetarako dei egiten duena.

Hezkuntza Departamentuak uste du behar-beharrezkoa dela Nafarroako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleek beren hizkuntz trebetasuna eguneratu eta beren prestakuntza metodologikoa hobetu dezatela, bereziki berezko eta egiazko giroetan, horrekin batera irakasten dituzten hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien gizartea eta kultura ezagut dezaten.

Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta horretan aditzera eman du beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroetarako laguntzak emateko deialdia egitea.

Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen deialdia onestea 2005. urteko udarako.

2. Programa horretarako 28000 euroko euro gastua baimentzea, 2005erako aurrekontuko "Hizkuntz irakasleen prestakuntza" izeneko 422002-41540-2266-321200 kontusailetik.

3. Deialdia eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 25ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ATZERRIKO HIZKUNTZETAKO IRAKASLEENDAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak dei egin du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroak atzerrian egiteko dirulaguntzak emateko, ondoko arauen arabera:

A R A U A K

1. Deialdiaren xedea.

Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza jarraituko dirulaguntzetarako dei egin du, gehienez ere 28000 euro, zehazki 2005eko uztailean edo/eta abuztuan egoitza-ikastaroak egiteko atzerrian.

Dirulaguntza hauen xedea da atzerriko hizkuntza baten irakasleen hizkuntz trebetasuna eta metodologikoa eta, orobat, haren ikaskuntza bere giroan kokatzeko beharrezkoa den ezagutza hobetzea, gizartearena eta kulturarena, alegia.

Prestakuntzak bi aste iraunen du gutxienez. Hartu beharreko laguntzaren zenbatekoa ikastaroaren iraupenaren araberakoa izanen da, irizpide honi jarraituz:

_Bi asteko ikastaroetarako, 1.400 euro, gehienez ere.

_Hiru aste edo gehiagoko ikastaroetarako, 1.600 euro, gehienez ere.

Salbuespen gisa bakarrik, eta ikastaroa nolakoa den eta irakaslearen irakas-lanarekin duen lotura ikusirik, Batzordeak aztertuko du ea astebeteko ikastaroak egitea egoki den, eta horretarako behar den doikuntza eginen da aurrekontuan.

Laguntza honen bidez ez da prestakuntzaren gastuen % 100 finantzatu nahi, oinarrizko kontzeptuak baizik, hala nola, matrikula, joan-etorriak eta ostatua. Hala ere, dirulaguntza horiengatik ez da zergarik ordaindu behar.

2. Betebeharrak.

Betebehar hauek betetzen dituzten atzerriko hizkuntzen irakasleek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek:

a) Ikasturte honetan Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko mailetako ikastetxe publiko edo pribatu itunduetan edo Hezkuntza Administrazioan atzerriko hizkuntzak irakatsi eta hobetzen laguntzeko zerbitzu teknikoetan aritzea.

b) Azken hiru ikasturte osoetan (2002-2003, 2003-2004, 2004-2005), laguntza eskaerako hizkuntza hori irakatsi izana Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, gutxienez ere hamar orduz.

c) Azken hiru ikasturteetan (2002-2003, 2003-2004, 2004-2005) antzeko laguntzarik hartu ez izana (Comenius 22C, Nafarroako Gobernuaren laguntzak).

d) Antzeko laguntzarik ez lortzea 2005eko udarako.

3. Agiriak.

Deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek honela egin behar dute eskaera:

a) Eskabide agiria, 1. eranskinaren araberakoa.

b) Plangintza Zerbitzuak ofizioz gaineratuko du ikastetxe publikoetako irakasleek irakaskuntzan emaniko zerbitzuen orria. Ikastetxe itunduetan eginiko zerbitzuak ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko ditu, Hezkuntza Ikuskaritzaren oniritziarekin.

c) Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria eta horretan honako hauek: eskatzailea gaur egun ematen ari den hezkuntza maila, ordu maiztasuna (irakaslearen asteko lanaldiaren fotokopia konpultsatua) eta hizkuntza, bai eta hizkuntza bera irakasten segitzeko beharren aurreikuspena ere.

d) Eskatzaileari egoki iruditzen zaizkion merezimendu akademiko eta profesionalen egiaztapena (2. eranskineko 2, 3 eta 4. baremoak), jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez.

e) Hala behar bada, zinpeko adierazpena, zeinean azalduko baita atzerrian ez duela inoiz Nafarroako Gobernuak edo Sokrates programak finantzaturiko prestakuntza jarduerarik egin (2. eranskina, 5.1 puntua) edo bost urte honetan ez duela horrelakorik egin (2. eranskina, 5.2 puntua).

f) Aurkezten diren agirien zerrenda, bakoitza bere zenbaki, data eta sinadurarekin, aipatu baremoan ageri den ordenari segituz.

4. Eskabideen aurkezpena.

Laguntza hauek hartzeko eskabideak Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña), Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuko zuzendariari Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera igorririk.

Eskaerak aurkeztu ahal izanen dira, halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako tokietan. Eskabidea posta bulegoren batean aurkezten bada gutun-azal irekian egin beharko da, postetxeko funtzionarioak eskabidea ziurtatu baino lehen data eta zigilua para diezazkion.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeigarren egun naturalean bukatuko da.

Dirulaguntza eskaera ez badago puntu guztietan betea, edo eskaera baloratzeko behar diren alderdi guztiak ez badira behar adina frogatu, eskatuko zaio eskatzaileari zuzen dezala atzemandako akatsa, jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan.

5. Hautapen Batzordea.

Horretarako izendatuko den Batzorde batek baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskabide guztiak. Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendaria izanen da Batzordeko lehendakaria edo, bestela, hark izendatzen duena. Zerbitzu horri atxikiriko langile teknikoak izanen dira Batzordeko kideak.

Batzordeak laguntza eman eta ukatuen behin-behineko zerrenda aurkeztuko du, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak onets dezan.

6. Deialdiaren gaineko ebazpena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak deialdi honen gainean ebatziko du, eskabideak aurkezteko azken egunetik hasita hilabeteko epean, aurkezturiko eskabideak hautatu eta baloratzen dituen batzordearen proposamenari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuak deialdiaren behin-behineko ebazpena emanen du eta emaitzak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, baita honako helbide elektronikoan ere: http://www.pnte.cfnavarra.es helbidean hautapen prozesuko emaitzak jarriaz. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira:

a) Hautatu diren eskarien eta lortu diren puntuazioen zerrenda, eta esleitutako zenbatekoa.

b) Ordezko gelditu direnen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.

c) Baztertutako eskabideen zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du ikastaroa hasi aitzin laguntza bertan behera uzteko, ohartzen bada baten baten helmuga Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuan, aipatutako behin-behineko ebazpena jendaurrean jarri eta 10 egun naturaleko epean. Epe hori iraganik, erreklamazio horiek aztertu eta, dagokionean, onartu ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak behin betiko ebazpena emanen du laguntzei buruz.

Behin jakinarazpena jaso edo argitaratu eta 20 egun naturaleko epean, hautatuek Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzura igorri beharko dute onarpen edo ukapen espresua. Jardueraren datuetan aldaketarik badago, horren berri eman beharko dute.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena eta horrekin batera onuradunen izen-deiturak eta kasuan kasu bakoitzari eman zaion zenbatekoa, bai eta ezetsi diren eskabideak ere.

7. Ziurtagiriak.

Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuak ziurtagiri bat eginen du, jarduerari ofizialki aitorpena emanen diona, ikastarora joateko ziurtagirian zehazten denaren adinako ordu zenbaketa barne.

8. Laguntzen ordainketa.

Esleitzen diren dirulaguntzak oso-osorik ordainduko dira prestakuntza jarduera egin dela frogatu ondoren; hori egiteko, 2005eko irailaren 9a baino lehenago, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Egiten den jardueraren gaineko txostena, irakasle partaideei emanen zaien galde-sortaren araberakoa.

b) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Ikastaroaren egunak eta ikastorduak zehaztuko dira bertan.

c) Ikastaroan izena eman dela egiaztatzen duen faktura edo agiriaren fotokopia konpultsatua.

d) Bidaien eta ostatuaren gastuen faktura edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua. Billete elektronikoa izenez gero, konpultsatu gabe ere aurkezten ahalko da. Mantenuaren gastuak ez dira pagatuko.

e) Interesatuaren adierazpena; horretan azalduko du nazioko edo nazioarteko bestelako administrazio edo erakunde publiko batetik hartutako beste dirulaguntza edo bekarik izan duenentz eta, hala bada, zenbatekoa eta helburua zein izan diren.

Dirulaguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatu ahalko dira.

Dirulaguntza jaso dutenak beharturik daude Hezkuntza Departamentuak eska diezaiekeen argibide oro ematera eta behar den finantza kontrolaren menpe geldituko dira.

9. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

10. Dokumentazioa nola berreskuratu

Behin betiko ebazpena argitaratu eta irmotu delarik, aukera izanen da interesatuek edo pertsona baimendunek dokumentazioa berreskuratzeko Hezkuntza Departamentuan, argitara ematen den egunetik hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

I._Norberaren datuak.

Izen-deiturak

N.A.N./I.F.Z. ................. Helbidea

Posta kodea ......... Herria ................... Probintzia

Telefonoa .............. Posta elektronikoa

II._Lanbidearen datuak.

Abiaburuko kidegoa .................. L.E.Z.

Lan egoera (behin betikoa, behin-behinekoa, kontratupekoa)

Irakasten duen arloa eta maila ........ Ikasturteak

Helmugako ikastetxea

Ikastetxe mota (publikoa, itundua) ......... Telefonoa

Ikastetxeko helbidea ........... Herria

Posta kodea ........... Posta elektronikoa

III._Jardueraren datuak.

Izena:

Ikastetxe antolatzailea ................. Tokia

Egunak ................. Zenbat aste

Gastuen zerrenda (gutxi gorabehera)

Matrikula eta irakaskuntza

Ostatu hartzea

Bidaia

Guztira

.............................(e)n, 2005eko .............aren ........(e)an.

(Izenpea)

HEZKUNTZAREN PLANGINTZAKO ZERBITZUAREN ZUZENDARIA.

2. ERANSKINA

Baremoa

1._IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.

1.1. Hizkuntzak irakasten emandako urte bakoitzeko, eskatutako hiruetatik goiti (0,25 puntu urteko).

3

Zerbitzu ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak emana.

Irakaskuntza pribatuan emandako zerbitzuen ziurtagiria.

1.2. Irakaskuntzan funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko (0,30)

2,10

Ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

1.3. Katedradun izateagatik.

0,50

1.4. Hezkuntzak irakasten jardun duela frogatzen duten irakaskuntzako jarduerak: trukaketak, kultur asteak, esperientzia didaktikoak edo Hezkuntza Departamentuak aitorturiko bestelako jarduerak. (gehienez ere 0,50 jarduera bakoitzeko)

2

2._ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK.

2.1. Atzerriko hizkuntzei eta haien irakaskuntzari loturiko ikastaro, mintegi, lan talde iraunkor edo atzeko prestakuntza jarduerak (0,1 prestakuntzan emaniko 10 orduko, gehienez ere 0,5 jarduerako, eta gehienez ere 0,25 prestakuntza ordurik azaltzen ez duten jarduerengatik)

3

Ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

3._ATZERRIKOKO HIZKUNTZEI ETA HAIEN IRAKASKUNTZARI BURUZKO ARGITALPEN, IKERKETA ETA LANAK.

(Puntu 1 bitarte, laneko).

2

Egindakoaren aleak.

4._IKASKETA MEREZIMENDUAK.

4.1. Hizkuntza Eskola Ofizaletako tituluak (irakasleari irakasten duen hizkuntza gaitasuna ematen diotenak izan ezik). Oinarrizko zikloa (1 puntu), goiko zikloa (2 puntu). Hizkuntza berean ezin dira metatu.

4.2. Irakasten duen atzerriko hizkuntzari loturiko titulu eta diplomak (1,5).

5,5

Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

5._BERTZELAKOAK.

5.1. Atzerrian behin ere Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntzarik egin ez izana.

2

Zinpeko aitorpena.

5.2. Atzerrian azken 5 urteetan Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntza-ikastarorik egin ez izana.

1

Zinpeko aitorpena.

Iragarkiaren kodea: F0501273