21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

67/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektuari" onespen teknikoa eman eta ebazpen honen eranskinean ageri den ondasun eta eskubide ukituen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 18 pasagune kentzeko RENFErekin 1999ko apirilaren 28an izenpeturiko lankidetza hitzarmenarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio, 114/381 k.p.an, Martzillako udalerrian, dagoen pasagunea kentzea, besteak beste.

2003. urtean, 113/828 k.p.ko pasagunea kentzeko obren funtsa beste bide bat egitea izan zen, 113/828 k.p.an, burdinbidearen gainean pasagune bat eraikiz. Obra horien barruan, burdinbideaz ezkerraldetik, Iruñera buruz, beste bide bat egin zen, 114/381 k.p.ko pasagunea zeharkatzeko bideari lotua dagoena. Horrekin posible izan zen pasagune hori ibilgailuetarako ixtea.

Jarduketa horrekin Tauste-Andiamendi/Urbasako Abelbideko iraganbidea lehengoratzeke gelditu zen.

Horrekin bat, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektua" prestatu da. Horretan lehenago Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitate Zerbitzuarekin hitzarturiko konponbidea garatu da.

Proiektu hau egiteko hasierako aurrekontuak 839.739,08 euro egiten du eta burutzeko epea 5 hilabetekoa da.

Proiektuak Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko uztailaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 51. artikuluan aipatzen diren betebeharrak betetzen ditu.

Labur bildurik, obren funtsa burdinbidearen gainean pasagune goratu bat egitea da, abelbidea kentzeko, eta hori erabiltzeko behar diren bideak lehengoratzea. Burdinbidearen gaineko pasabideko galtzada 7,00 metro zabal izanen da eta burdinbidea 26,40 m luze den bao bakar baten bidez zeharkatuko du.

Bestaldetik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman zion proiektu honi, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuak agindua betetzearren. Foru dekretu horren bidez 2004ko azaroaren 3an naturgunean egin beharreko obrak arautu ziren.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak 2005ean egin asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea. Ondasun eta eskubide horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235. artikuluko 7. idatz-zatian onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.

Hori horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektuari" onespen teknikoa ematea. Haren aurrekontuak 839.739,08 euro egiten du. 5 hilabetean egin behar da.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Martzillako eta Caparrosoko herriko etxeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Martzillako eta Caparrosoko Udalei, zeini lurzatien planoen kopia bana bidaliko baitzaie, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

E R A N S K I N A

"Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektua"

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

MARTZILLAKO UDALERRIA

MA-01 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Abelbideak) 6.556,00 7 182 Abelbidea

Armada etorbidea, 2. IRUÑA

MA-02 CHIVITE MARCO, Julián 19,00 7 183-a Mahasti ureztatua

Barón de la Torre, 2-1. D. CINTRUENIGO

MA-03 RENFE. Nafarroako Ondare Burutza 391,00 7 172 Larreak

Geltokiaren kalea, 1-1. IRUÑA

MA-04 BODEGAS JULIAN CHIVITE, S.L. 14,00 7 180 Mahasti ureztatua

Ribera, 34. CINTRUENIGO

MA-05 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Abelbideak) 7.722,00 7 181 Abelbidea

Armada etorbidea, 2. IRUÑA

Aldi baterako okupazioak ukituriko lurzatiak

MARTZILLAKO UDALERRIA

MA-01 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Abelbideak) 227,00 7 182 Abelbidea

Armada etorbidea, 2. IRUÑA

MA-04 BODEGAS JULIAN CHIVITE, S.L. 49,00 7 180 Mahasti ureztatua

Ribera, 34. CINTRUENIGO

MA-05 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Abelbideak) 6.645,00 7 181 Abelbidea

Armada etorbidea, 2. IRUÑA

Ukituriko zerbitzuen zortasuna

MARTZILLAKO UDALERRIA

MA-01 NAFARROAKO 51,00 765,00 6 Elektrikoa 7 182 Abelbidea

FORU KOMUNITATEA (Abelbideak)

Armada etorbidea, 2.

IRUÑA

MA-02 CHIVITE MARCO, Julián 56,00 840,00 12 Elektrikoa 7 183-a Mahasti ureztatua

Barón de la Torre, 2-1. D.

CINTRUENIGO

CAPARROSOKO UDALERRIA

CA-01 PASCUAL SALVADOR, Ismael 9,00 272,00 6 Elektrikoa 6 527 Alorra

José Calvo Sotelo, 29

CAPARROSO

Iragarkiaren kodea: F0501634