21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

21/2005 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, "Beraskoaingo hodi igorleen eta hondakin uren tratamenduen lanak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abuztuaren 25eko 1049/2004 Ebazpenaren bidez, "Beraskoaingo hodi igorleen eta hondakin uren tratamenduen lanak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion. Bidenabar, proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatutakoan, Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 31n emandako 1665/2004 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Beraskoaingo udalerriari hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkio.

Nafarroako Gobernuak, NILSA-Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urtarrilaren 31ko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Beraskoiango hodi igorleen eta hondakin uren tratamenduen lanak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0501802