21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

13/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Artista Gazteen Topaketak 2005 programa 2005ean gauzatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onesten duena.

_Xedea: Nafarroako Artista Gazteen Topaketak gauzatu, ezagutarazi, sustatu eta editatzeko laguntza-zerbitzua ematen duten zerbitzu-enpresekin kontratuak egitea, 2005erako, lehiaketa eta modalitate bakoitzean.

_Non eginen den: Nafarroa.

_Egiteko epea: 2005.

_Prozedura: lehiaketa publikoa, presako izapidaketa.

_Hasierako aurrekontua: 192.862,34 euro bitarte.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25, Iruña, 31002).

_Agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik seigarren egun naturalean, 9:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Lehiaketa arautzen duten klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 2an._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0501655