21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

18/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Cintruenigoko "La Paz" DBHIn ikasgelategia eta gimnasioa eraikitzeko lanei dagokien proiektua, gastua eta administrazio klausulen agiria onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Cintruenigoko "La Paz" DBHIn ikasgelategia eta gimnasioa eraikitzeko lanak kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa.

_Xedea: Cintruenigoko "La Paz" DBHIn ikasgelategia eta gimnasioa eraikitzeko lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 1.085.556,76 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002, Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: lizitazio iragarkian adierazten den datan eginen da, ekitaldi publikoan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001, Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, 2005eko otsailaren 10ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0502314