21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

11/2005 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lansariak, hala nola eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.

7. artikuluari dagokionez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/2003 Legegintzako Foru Dekretuko 41. artikuluan eta 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legeko lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betez, beharrezkoa da E mailak 2005. urtean izanen duen oinarrizko soldata finkatzea.

Halaber, 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeko 11.3 artikuluko a) letran ezarritakoa betez, beharrezkoa da ordainketa kontzeptuen zenbatekoak eguneratzea, hau da, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan dauden funtzionarioen eskubide pasiboetan eragina dutenak eguneratzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bosteko urtarrilaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 2005erako zenbatekoa urtean 12.262,88 eurokoa da.

2. artikulua. Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2005erako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

1 10.960,86 8.094,79

2 9.016,93 7.679,58

3 8.027,03 7.468,46

4 7.629,41 7.383,85

5 7.294,12 7.312,42

6 6.985,21 7.246,30

7 6.692,45 7.349,83

8 6.488,37 7.578,94

9 6.192,95 7.515,78

10 6.019,02 7.341,04

11 5.862,46 7.249,48

12 5.526,16 7.050,92

13 5.296,85 6.938,51

14 4.878,49 6.725,04

15 4.493,23 6.417,14

16 4.258,30 6.278,79

17 3.869,99 6.140,71

3. artikulua. 2005erako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplika litezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

Lansaria: 6.848,53 euro

Fakultatiboaren lanpostua: 4.475,66 euro

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

Lansaria: 3.958,18 euro.

Fakultatiboaren lanpostua: 3.580,81 euro.

c) Emaginak:

Lansaria: 1.463,75 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2005eko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0501507