154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

517/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez "Nafarroako Ubidea: 4., 5. eta 18. tarteak (4. tartearen aldaketa Ukarren)" proiektuaren jendaurreko epea ebatzi eta behin betikoz onesten da, eta titularrei dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 27an emandako 376/2005 Foru Aginduaren bidez (2005eko uztailaren 22ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hasiera eman zitzaion "Nafarroako Ubidea: 4., 5. eta 18. tarteak (4. tartearen aldaketa Ukarren)" proiektuak ukitutako ondasunen nahitaezko desjabetzapenari eta jabari publikotik desafektatu ziren foru agindu horren eranskinean aipatzen ziren ondasunak, proiektuari zegozkionak.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa, Jesús Astrain Zaratiegui jaunak, 33.424.004-J NANa duenak, helbidea Olkotzen, San Migel kaleko 5ean, duenak aurkeztua, Lucía Zaratiegui Arrmendáriz andrea ordezkatuz.

Eskatzen du:

1._376/2005 Foru Aginduaren ukipen berriko ondasunen zerrendan ageri den bezala 6.386 m²-ko alorra okupatuko zaionez, dagokion diru-konpentsazioa ematea, honako hauengatik: desjabetzapenagatik 20 euro m² bakoitzeko, presako okupazioagatik, balio-galtzeagatik, izan ere, finka bi puskatan zatituta geldituko da eta Ubidearen ondoan lurzatiaren muga ezponda handi batean gelditzen da, eta, azkenik, Ubidearentzat hasiera batean onetsitako trazaduraren aldaketa jasateagatik. Aldaketa horretarako pisuzko arrazoirik ez dagoela dio eta ukituriko jabeen iritzia ez dela aintzat hartu.

2._Lucía Armendáriz Zaratieguiren eta Jesús Astráin Loza bere senarraren finkak okupatzeagatik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Desjabetzapen Atalean aurkeztutako zenbatespen orrian adierazitako baldintza ekonomikoak onartzea. Okupatu zaizkien lurzatiak 563/2003 Foru Aginduan adierazi dira (BI-15, BI-50, BI-51, BI-52, BI-53, BI-54, BI-55, BI-60, BI-61, BI-62 eta BI-63 zenbakiak), salbu eta 376/2005 Foru Aginduaren bidez desafektaturiko eremua.

3._Biurrun-Olkozko 3. poligonoko 180., 182., 183., 71. eta 192. lurzatiak eremu ureztagarri gisa hartzea eta haiek ureztatzeko ura eskura jartzea. Lurzati horiek Lucía Armendáriz Zaratiegui andrearenak eta Jesús Astrain Loza bere senarrarenak dira.

Erantzuna:

1, 2 eta 3: Jendaurreko informazioaren helburua ez da ukituriko lurzatien balorazioa egitea, hori desjabetzapen prozeduraren ondoko faseetan egiten baita. Beraz, ez da beharrezkoa horren gainean deusik ere adieraztea, baina arlo horretan egiten diren lanak berdintasunean eta ekitatean oinarrituko dira.

Planteaturiko alegazioari ez zaio jendaurreko informazioaren fasean erantzun behar. Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ez du hori ebazteko eskumenik. Beraz, ez da bidezko eskaturikoaren gainean ezer erabakitzea.

2. alegazioa, Miguel Ramón Zulet Pagola jaunak, 15.771.089-N NANa duenak, helbidea Olkotzen, San Migel kaleko 52an, duenak, aurkeztua.

Eskatzen du:

1._376/2005 Foru Aginduaren ukipen berriko ondasunen zerrendan agertzen den bezala 6.386 m²-ko alorra okupatuko zaionez, dagokion diru-konpentsazioa ematea, honako hauengatik: desjabetzapenagatik 20 euro m² bakoitzeko, presako okupazioagatik, balio-galtzeagatik eta Ubidearentzat hasiera batean onetsitako trazaduraren aldaketa jasateagatik. Aldaketa horretarako pisuzko arrazoirik ez dagoela dio eta ukituriko jabeen iritzia ez dela aintzat hartu.

2._Miguel Ramón Zulet Pagola jaunaren finkak okupatzeagatik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Desjabetzapen Atalean aurkeztutako zenbatespen orrian adierazitako baldintza ekonomikoak onartzea. Okupatu zaizkion lurzatiak 563/2003 Foru Aginduan adierazi dira (BI-12, BI-13, BI-14, BI-17, BI-18, BI-29, BI-35, BI-36, BI-41, BI-67, BI-68 eta BI-69 zenbakiak), salbu eta 376/2005 Foru Aginduaren bidez desafektaturiko eremua.

3._Biurrun-Olkozko 3. poligonoko 289. eta 291. lurzatiak eremu ureztagarri gisa hartzea eta haiek ureztatzeko ura eskura jartzea. Lurzati horiek Miguel Ramón Zulet Pagola jaunarenak dira.

Erantzuna:

1, 2 eta 3: Jendaurreko informazioaren helburua ez da ukituriko lurzatien balorazioa egitea, hori desjabetzapen prozeduraren ondoko faseetan egiten baita. Beraz, ez da beharrezkoa horren gainean deusik ere adieraztea, baina arlo horretan egiten diren lanak berdintasunean eta ekitatean oinarrituko dira.

Planteaturiko alegazioari ez zaio jendaurreko informazioaren fasean erantzun behar. Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ez du hori ebazteko eskumenik. Beraz, ez da bidezko eskaturikoaren gainean ezer erabakitzea.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Ubidea: 4., 5. eta 18. tarteak (4. tartearen aldaketa Ukarren)" izeneko proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "Nafarroako Ubidea: 4., 5. eta 18. tarteak (4. tartearen aldaketa Ukarren)" proiektua behin betikoz onestea.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko urtarrilaren 9an Ukarreko eta Biurrun-Olkozko udaletxeetara ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere bai.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkaritan argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Ukarko eta Biurrun-Olkozko udalei eta alegazio egileei, bidezko ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0524243