154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita, Galzalapea kaleko 2-4 zenbakietan igogailua jartzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, azaroaren 28ko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

_Berraztertzeko errekurtsoaren gaineko ebazpena, R-4 unitateko 39 eta 40. lurzatietako xehetasun azterlana ukatzeari buruz.

Ikusirik María Carmen Soria Odero andreak eta Andrés Martín Sánchez jaunak aurkezturiko errekurtsoa, Alkatetzaren 2005eko irailaren 5eko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez erabaki baitzen tramitaziorako ez onartzea Galzapalea kaleko 2 eta 4 zk.etako eraikinaren aurreko lerrokadurak aldatu eta garajea handitzeko xehetasun azterlana.

Udal teknikariaren txostenean ondoko alderdiak zehaztu dira:

_Finkak 68,42 aprobetxamendu unitate ditu soberan, birzatiketan esleituak hain zuzen, eta egindako eraikinean gauzatu ez direnak. Unitate horiek gauzatu daitezke 37,39 metro karratu erabiliz beheko solairuak eraikitzeko eta beheko solairuan garajea eraikitzeko, erran nahi baita, garajea handitzeko eskatzen den okupazioa _3,35 metro karratu_ baino anitzez ere azalera handiagoa dago gauzatzeke.

_Jarduketak, batutako bi txaletetan modu berean jokatuta, ez luke unitatearen itxura aldatuko, nahiz eta aldaketa ekarri multzo osoari begira.

_Jarduketa osoa finkaren mugen barnean garatuko da, hiriko eremu publikorik hartu gabe.

Aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa._Baiestea María Carmen Soria Odero andreak eta Andrés Martín Sánchez jaunak Alkatetzaren 2005eko irailaren 5eko ebazpenaren aurka aurkeztu duten berraztertzeko errekurtsoa.

Bigarrena._Hasiera batez onestea aipatutako lagun horiek aurkezturiko xehetasun azterlana, Juan Carlos Muguerza Santos eta Carlos Iriondo Apaolaza arkitektoek prestatua, Galzapalea kaleko 2 eta 4 zk.etako eraikinaren aurreko lerrokadurak aldatu eta garajea pixka bat handitzeko; espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Hirugarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan argitaratzea.

Berriozarren, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0523431