154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L U Z A I D E

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Luzaideko Udalak, 2005eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"1. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, Luzaideko hirigunean. Behin betiko onespena".

Alkatetzaren 2005eko abuztuaren 31ko 43/2005 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Antonio Sánchez Galar jaunak sustatua.

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hogei egun balioduneko epean, prentsan eta 2005eko 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 26an iragarkia paratuta.

Jendaurrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.c) artikuluak osoko bilkuraren esku uzten duela antolamendu-tresnen behin betiko onespena, eta ikusirik, halaber, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak eta harekin bat doazenek xedatutakoa, ondokoa erabaki da:

Lehendabizikoa._Behin betikoz onestea 1. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana Luzaideko hirigunean, José Antonio Sánchez Galar jaunak sustatua.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena._Ale bat igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoaren babesean.

Luzaiden, 2005eko azaroaren 23an._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0523419