154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U N T Z U E

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik Untzuen

Untzueko Udalak, 2005eko azaroaren 25eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Untzueko Udaleko arau subsidiarioetako U.E.1 unitateko xehetasun azterlana, Jogar Promociones Inmobiliarias enpresak sustatua eta Idoya García/Runa Arquitectos, S.L. arkitektoek prestatua. Jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek edukia aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Untzuen, 2005eko azaroaren 29an._Alkate udalburua, Javier Otazu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L0523381