154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

Borondatezko birzatiketa aldatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

2005eko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak hasiera batez onetsi zuen 78. eta 79. lurzatien borondatezko birzatiketa aldatzeko proiektua, Construcciones Jesús Saez, S.L.k eta beste batzuek sustatua. Lurzati horiek lehendik onetsitako Udal Planeko UD 29 (2. fasea) unitatetik bereizi ziren.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Buñuelen, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0523815