154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABAIGAR

Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa hasiera batean onetsirik

Abaigarko Udaleko herritarren batzarrak, 2005eko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Vistabella" U.E.1 exekuzio unitateko aldaketa puntual egituratzailearen espedientea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Abaigarren, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: L0523737