154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANTZA

Kontribuzio bereziak

Arantzako Udalak, 2005eko irailaren 2an egindako osoko bilkuran, legezko kideen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen obra hauek finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea: Baserrietako bideen zolaketa.

Espediente hori jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egin edo zergadunen administrazio elkartea era dezaten. Orobat, aditzera ematen da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea zuzenean eta behin betiko onetsita geldituko dela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2005eko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0524152