148. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 31ko 2681/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izateko 2 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 31ko 2681/2005 Ebazpenaren bitartez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izateko 2 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi du, honako arau hauekin.

A R A U A K

1._Xedea.

Aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izateko 2 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin dela. Lanpostuek 7426 eta 7427 plantilla zenbakiak dituzte eta destinoa Iruñean.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari gainditu duten lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

3._Aplikatzekoak diren arauak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko asmoz azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren oinarriek.

4._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Lanpostuan sartzeko Zuzenbideko Lizentziatuaren titulua eta ez besterik eskatzen den lanpostu baterako izendatua izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, Mufacen afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubide hori utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

5._Lansariak.

Deialdiko lanpostuak lortzen dituzten langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

6._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak.

7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8._Epaimahaiaren osaera.

8.1. Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

_Mahaiburua: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Alberto Andérez González jauna, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.

_Mahaikidea: Francisco Javier Ugalde Adín jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Afera Penalen Ataleko burua.

Ordezkoa: Fulgencio Larumbe San Martín jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Konstituzio Aferen Ataleko burua.

_Mahaikidea: José María Abad Alegría jauna, Justizia zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Humberto Manterola Erro jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

_Mahaikidea: Roberto Rubio Torrano jauna, Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Ataleko burua.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

9._Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek baloratuko dira hurrenez hurren:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez ere 25 puntu.

c) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 15 puntu.

Epaimahaiak eranskin gisa heldu den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduak jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez frogatu beharko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

d) Txosten psikoteknikoa: gehienez ere 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Aipaturiko zerbitzuak txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari esleitzen dion puntuazioa lotzailea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzat.

e) Lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere 25 puntu.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horrek merezimenduei eta lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko galderak egiten ahal zaizkie.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Proba praktikoa azaldu eta defendatzeko ekitaldira agertzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da, besterik gabe.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketako gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea emanen du, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdintasunak badirau, lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoan puntuaziorik handiena lortu duen lehiatzailearen alde ebatziko da.

10._Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, agirien aurkezpena eta izendapen proposamena.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko ditu, dei egin duen organora igorriko du 9. arauaren d) letran aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda eta gainerako dokumentazioa, haietariko bakoitzak baremoko atal guztiak batu eta lorturiko azken puntuazioaren arabera, eta puntuaziorik altuena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena eginen du, deituriko lanpostu kopurua betetzeko adina, hain zuzen.

11._Izendapena eta lanpostuen esleipena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izendatuko ditu proposatutako izangaiak, eta lanpostuak esleituko dizkie. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

12._Lanpostuaren jabetza hartzea.

Izendatutako izangaiek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute izendapenaren eta esleipenaren ebazpena jakinarazi ondoko hamar egun naturaletan.

Aipatu epean, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitutako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horrela bada, hutsuneak deialdiko 10. oinarriak aipatzen duen gaindituen zerrendan sarturiko hurrengo izangaiek beteko dituzte.

13._Aurkeztutako agiriak.

13.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko urriaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................................. izateko ..................... lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

Jaiotze eguna eta tokia ............................... NANa

Helbidea .................................................. P.K.

Etxeko telefonoa ............................. Laneko telefonoa

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera:

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu behar den kontzeptua).

c) Gaur egungo destinoa:

Lanpostua

Jabetza hartzearen eguna

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

c) Zein maila edo taldetakoa den

3._Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4._Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5._Adierazten dut euskarazko gaitasuna neurtzeko proba egin nahi dudala*.

6._Adierazten dut frantses eta ingeles maila frogatzeko proba egin nahi dudala*.

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak

1._Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, A maila edo taldeko lanpostuetan, baldin eta horietan aritzeko zuzenbideko lizentziatura baizik eskatu ez bada: 1,50 puntu, urte bakoitzeko.

2._Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk:

1._Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2._Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3._Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4._Zuzenbideko lizentziaturaz besteko titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu gehienez.

5._Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: 2 puntu gehienez.

6._Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Izangai bakoitzak hiru hizkuntza horietatik zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0523284