136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1717/2005 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko hiru lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 52. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei esleitzea:

Mozota Bernard, Alvaro Ramón jaunari 67772 lanpostua, Ubarmin Klinikan aritzeko.

Zabalza Hermoso de Mendoza, Norberto jaunari 67753 lanpostua, Ubarmin Klinikan aritzeko.

Usoz Alfaro, José Javier jaunari 67533 lanpostua, Ubarmin Klinikan aritzeko.

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Ubarmin Klinika Kudeaketa Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0521425