136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2697/2005 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Belén Guillén Gil Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 31ko 2697/2005 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Belén Guillén Gil Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Ataleko buru izendatu du.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2005eko urriaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0521464