136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2574/2005 EBAZPENA, urriaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Rafael Rodríguez Natera Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 2574/2005 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Rafael Rodríguez Natera Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoko (lehen unitate teknikoa zen horretako) buru izendatu du.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0521356