136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Behin betikoz onetsirik merkataritza poligonoaren birzatiketa

Udalak, 2005eko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, besteren artean, "Behin betikoz onetsirik merkataritza poligonoaren birzatiketa" dioen erabakia hartu zuen:

Udal honek hasiera batez onetsi zuen Cintruenigoko merkataritza poligonoaren birzatiketarako proiektua.

Onespen erabakia 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, abuztuaren 10ean, eta haren kontra ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa, Udalbatzak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Cintruenigoko merkataritza poligonoaren birzatiketarako proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, 2005eko irailaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0521697