136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Lurraren gaineko Kontribuzioa (2. seihilekoa), Jarduera ekonomikoen, pasabideen, zakurtegien eta lurzatien gaineko zerga. 2005. urtea

Dirubilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2005eko azaroaren 25ean bukatzen dela urte honetan honako zerga hauen kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lurraren gaineko Kontribuzioa (2. seihilekoa), Jarduera ekonomikoen, pasabideen, zakurtegien eta lurzatien gaineko zerga.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxako (Nafarroako Kutxa) entitatearen bulegoetako edozeinetan egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak hasiko premiamendu bidez kobratzeko.

Berriozarren, 2005eko urriaren 28an._Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0521354