136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onetsirik

San Adriango Udalak, 2005eko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1. Hasiera batez onestea 1. poligonoko 958. herri-lurzatiaren desafektazioa (1.892,23 metro karratu), truke egiteko jabetza pribatukoak diren katastroko beste lurzati batzuetako puska batzuekin, honako hauekin, hain zuzen ere:

_960,65 metro karratu, katastroko 1. poligonoko 957. lurzatikoak (5.774,63 metro karratu), María Victoria Muerza Esparza eta Pedro José Muerza Esparza jaun-andreen jabetzakoak.

_930,66 metro karratu, katastroko 1. poligonoko 1013. lurzatikoak (11.266 metro karratu), Esperanza Irigaray Resano eta Jesús Manuel Pardo Ruiz jaun-andreen jabetzakoak.

Dena dela, kontuan harturik katastroko 1. poligonoko 959. lurzatia (5.955,38 metro karratu) ere Esperanza Irigaray Resano eta Jesús Manuel Pardo Ruiz jaun-andreena dela, 959. lurati horri gehitu nahi zaio trukean sartzen den lur puska, aipatutako 1013. lurzatikoa, 958. herri-lurzatiko neurri bereko beste puska batekin trukatzen dena, herri-lurzati horren mugakidea baita.

2. Espedientea jendaurrera aterako da, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta herriko iragarki oholean jarriz, hala egon dadin hilabeteko epean.

3. Trukaketarako baldintzak onestea ...".

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

San Adrianen, 2005eko irailaren 30ean._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0520218