136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

130/2005 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, María Pilar Lerín Gómez andrea, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justizia Administrazioaren Zerbitzu Orokorren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. María Pilar Lerín Gómez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justizia Administrazioaren Zerbitzu Orokorren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri ematea María Pilar Lerín Gómez andreari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0521607