136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDIGORRIA

San Marcos eta Navarrería kaleak zolatzeko obren lehiaketa

Mendigorriko Udalak, 2005eko urriaren 27an egin osoko bilkuran erabakita, lehiaketarako deia egiten du San Marcos eta Navarrería kaleak zolatzeko lanak adjudikatzeko.

Kontratuaren xedea: San Marcos eta Navarrería kaleak zolatzeko obrak egitea.

Obrak egiteko epea: hiru hilabete.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Presako tramitazioa.

Lizitazioaren aurrekontua: ehun eta berrogeita hamazazpi mila hirurehun eta hogeita hamaika euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (157.331,97 euros) (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 3.146,64 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak.

Proposamenen aurkezpena: Mendigorriko Udaleko erregistro orokorrean (Foruen plaza, 1), hamahirugarren egun naturalera arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Klausula administratibo partikularren plegua eta obra proiektua lehiatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Mendigorriko Udaleko bulegoetan (Foruen plaza, 1) eta Copyprinten (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Proposamen ekonomikoak irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, 13:00etan, Mendigorriko Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Mendigorrian, 2005eko urriaren 27an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0521602