136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GALAR

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Galar Zendeako Udalak, 2004ko azaroaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Ezkirozko kirolgunea" proiektuko obren kontratua.

Adjudikatzeko prozedura eta modua: Lehiaketa irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 3.431.148,40 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: C taldea, azpitalde guztiak, F kategoria.

Baldintzen plegua: Lizitatzaileen eskura dago Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10, Iruña).

Behin-behineko bermea: Hasierako prezioaren 100eko 2.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Galarko Udalean, 2006ko urtarrilaren 10ean, 13:00etan.

Getze-Galarren, 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:....................... NANa (edo bidezko agiria, atzerritarren kasuan): .................. helbidea: .............................. (herria, kalea, posta kodea) telefonoa: ....................... faxa: ....................... nire izenean edo ondoko honen izenean: ..................... NANa/IFKa: ............. helbidea: ................... (herria, kalea, posta kodea) telefonoa: ........................... faxa: ........................., ............................... kontratua adjudikatzeko tramitatutako prozeduraren berri izanik,

Adierazten dut:

Ezagutu eta onartzen ditudala /Nik ordezkatzen dudan entitateak ezagutu eta onartzen dituela (bidezkoa dena jarri) kontratuko baldintzak eta haren eranskinak.

Nik neuk / Nik ordezkatzen dudan erakundeak (dagokiona aukeratu) ............... kontratua betetzeko hitza ematen dudala/duela, zenbateko honen aldera: .................. euro, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0521349