136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EKAI-LONGIDA

Lurzatia enkantean

Ekai-Longidako Kontzejuak enkante publikorako deia egin du, Kontzejuaren jabetzako lurzati bat besterentzeko; Euntzea alderdian dago, Agoizko udal mugapean, eta Agoizko landalurren katastroko 1. poligonoko 469. lurzatia da.

Hasierako prezioa: 43.004,22 euro.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Ekai-Longidako Kontzejuaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko hogeita sei egun natural izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintzen pleguan ezarritako eran eta hor adierazitako edukiarekin aurkeztuko dira proposamenak, Ekaiko Kontzejuaren erregistroan. Jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Ekai-Longidan, 2005eko urriaren 31n._Burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0521460