136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Higiezinak enkantean

Barañaingo Udalak 2005eko urriaren 27an egin bilkura arruntean, zenbait higiezin plegu itxien bidezko enkante publikoan besterentzea erabaki zuen, besterengarritasuna deklaratu ondotik. Higiezin horien titulartasuna udalarena da eta ondarekoak dira. Xedea merkataritza edo zerbitzuetarako erabiltzea da, betiere ondoko baldintzei jarraituz.

1._Xedea: Higiezinen enkantea egiteko, lotetan banatuko da enkantea, eta eskaintzak aurkeztu ahalko dira lote bakarrerako edo gehiagotarako, betiere banaka.

1. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 67 zenbakian dagoena; 19. hiri-unitatea, hirilurretako 3. azpieremua, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastroko 1. poligonoko 727. lurzatia.

2. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 67 zenbakian dagoena; 20. hiri-unitatea, hirilurretako 3. azpieremua, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastroko 1. poligonoko 727. lurzatia.

2._Hasierako prezioa: Emandako balorazio teknikoaren arabera, lote bakoitzerako hasierako prezio hauek ezarri dira:

1. lotea._Ehun eta bi mila euro (102.000 euro).

2. lotea._Ehun eta berrogeita lau mila euro (144.000 euro).

3._Behin-behineko bermea: Bi loteen hasierako prezioaren % 2. Utzi beharko da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako moduetako edozein erabiliz.

4._Proposamenak aurkezteko epea: Proposamenak, enkantea arautzen duen baldintzen pleguan jasotako ereduari jarraituz aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak eta gainerako baldintzak enkantea arautzeko baldintza administratiboen pleguan zehazten dira, interesatuen eskura baitago Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (Udaletxe plaza, z.g., 31.010 Barañain).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2005eko urriaren 27an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0521350