136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARAITZ

Arribe-Atallun (Araitz) lurzati eraikigarriak lehiaketa publikoaren bidez besterentzea, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko

Araizko Udalak 2005eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

Lizitaziorako deia egitea 72 b) (Juanluza) eta 67 (Presagañe) zenbakietako unitateetan, Arribe-Atallukoak guztiak ere (Araitz), lurzati eraikigarriak adjudikatzeko, lehiaketa publikoaren bidez, baldintzen pleguari eta prestatu diren eranskinei jarraikiz babes ofizialeko araubide orokorreko 8 etxebizitzaren eraikuntza sustatzearren.

Xedea: babes ofizialeko araubide orokorreko 8 etxebizitza sustatu eta eraikitzea.

Salmentaren prezioa: etxebizitzek eta horiei lotutako lokalek saltzen direnean duten prezioak mugatuko du.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko goizeko hamaiketan. Araizko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaintzak, Arribe-Atallun hain zuzen.

Baldintzen plegua, berriz, proposamenak aurkezteko toki horretan bertan eskura daiteke, edo 948-513087 telefonora deituta, 8:30etik 11:30era, astelehenetik ostiralera.

Araitzen, 2005eko abuztuaren 31n._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0521466