136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Udalaren jabetzako lurzatiak enkante bidez adjudikaturik

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, bi mila eta bosteko irailaren hogeita zazpian egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-IRA-27 (3/UV)

"Espedienteko agiriak ikusirik, 2005eko ekainaren 7ko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsitako pleguari jarraituz eta Iruñeko udal jabetzako lurzatien enkanteko Kontratazio Mahaiko kideek 2005-09-15ean sinatutako aktarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Enkanteko lote hauek adjudikatzea, ondoko zerrendan zehazten baitira, haien prezio eta adjudikazio-hartzaileekin batera:

_1. lotea. URPASA Construcciones Urbanas de Pamplona, S.A, Buztintxuri 2002, S.L., eta JMED Gestión Inmobiliaria, S.L. enpresei, 20.030.678 euroan.

_2. lotea. URPASA Construcciones Urbanas de Pamplona, S.A. enpresari, 5.632.678 euroan.

_3. lotea. URPASA 2004 Aldi Baterako Enpresen Batasunari, 5.863.686 euroan.

_4. lotea. URPASA 2004 Aldi Baterako Enpresen Batasunari, 3.350.678 euroan.

_5. lotea. URPASA 2004 Aldi Baterako Enpresen Batasunari, 3.350.678 euroan.

_6. lotea. URPASA 2004 Aldi Baterako Enpresen Batasunari, 7.101.678 euroan.

_7. lotea. Promoción de Viviendas Valle Salazar, S.L. enpresari, 183.811,00 euroan.

_8. lotea. Promoción de Viviendas Valle Salazar, S.L. enpresari, 183.811,00 euroan.

2. Adjudikazio hartzaileek, enkanteko pleguaren 12. klausula aplikatuz, erabaki hau jakinarazi eta hamabost eguneko epea izanen dute Udal Diruzaintzan adjudikazio prezioa ordaintzeko, bai eta urbanizazio kuotak ere, hain zuzen ere lurzati bakoitzari pleguaren 3. klausula administratiboari jarraituz dagozkionak. Kopuru horiek aldez aurretik ordaindu beharko dira salerosketa-eskriturak sinatu ahal izateko.

3. Adjudikazio hartzaileen kontura izanen dira eskritura publikoa sinatzeko gastuak eta zergak oro (BEZa, ondasun eskualdaketak, gainbalioa, notarioa, jabetza erregistroa eta abar).

4. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri emanen zaio, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretuaren 140.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko urriaren 6an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0520207