136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizioaren bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdian

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2005eko azaroaren 3an, 60/05 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizioaren bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko 2005eko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean abuztuaren 26an argitaratu deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta Mankomunitatearen Estatutuen 21.9 artikuluak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikulua dela-eta ematen didan eskumenaren indarrez,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizioaren bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdian, hain zuzen ere 1. eranskinean agertzen dena.

Bigarrena._2005eko azaroaren 17a finkatzea proba teoriko praktikoa egiteko. Horretarako, izangaiak goizeko bederatzietan Antsoaingo Gizarte Etxera joan beharko du, Ostoki kaleko 12-14 atzealdera, eta eraman beharko ditu nortasun agiri nazionala edo gidabaimena, edo ekitaldi horretan berean nortasuna nahikotasunez egiaztatzen duen eta zuzenbideak onartzen duen beste edozein baliabide, eta boligrafoa.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta epaimahaiko kideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA

Onartuak:

IRIBARREN IRURE, BLANCA AURORA

Baztertuak: inor ez.

Berriozarren, 2005eko azaroaren 3an._Mankomunitateburua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0521702