136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Yolanda Casado Redín andrea Zizur Nagusiko Udaleko famili langile izendatzea, lan araubidean eta lanaldi erdiarekin

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, urriaren 28ko 365/2005 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

Zizur Nagusiko Udaleko famili langile izateko lanpostu bat, lan araubidean eta lanaldi erdiarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, maiatzaren 20an. Deialdiko hautapenaldia bukatuta eta oposizio-lehiaketako epamahaiak izendapen proposamena eginda; eta aipatu deialdiko 9.3. oinarrian ezarritakoa bete ondoren, Yolanda Casado Redín andrea izendatu dut Zizur Nagusiko Udaleko famili langilearen lanpostuan aritzeko, lan araubidean eta lanaldi erdiarekin. Halaber, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua eman dut.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2005eko urriaren 28an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0521428