136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

María Teresa Artazcoz Oroz andrea Zizur Nagusiko Udaleko gizarte langile izendatzea, funtzionarioen araubidearekin

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, urriaren 28ko 363/2005 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

Zizur Nagusiko Udaleko gizarte langile izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, maiatzaren 20an. Deialdiko hautapenaldia bukatuta eta oposizio-lehiaketako epamahaiak izendapen proposamena eginda; eta aipatu deialdiko 9.3. oinarrian ezarritakoa bete ondoren, María Teresa Artazcoz Oroz andrea izendatu dut Zizur Nagusiko Udaleko gizarte langilearen lanpostuan aritzeko, funtzionarioen araubidearekin. Halaber, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua eman dut.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2005eko urriaren 28an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0521426