136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Akats zuzenketa Udal Planari

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, akats zuzenketa eginen da, Jesús Javier Serrano Pérez jaunak eskatuta, "Los Royales" izeneko alderdiari buruz Udal Planak dioen hartan. Hona hemen nola geldituko den testu bateginaren idazketa:

"El Bocal alderdiaren ondoan, eta berriki edo egin den planeamendu aldaketa baten bitartez, mugatu egin da Los Royales izeneko eremua, zertarako eta Ebro ibaiaren balio ekologikoak baliatzeko turismo jarduerak sustatzeko. Nahiz eta jarduera ekonomikoetarako izena hartu, mugaketa honen helburu bakarra izanen da ostalaritzako jarduerak eta instalazioak sustazea".

"Hiri lurzoru dira Udal Planak halakotzat hartzen dituen lurrak, baldin eta halakotzat agertzen badira sailkapen planoetan. Honakoak dira: Fontellasko hirigune nagusia, El Cerro kirol eremua eta El Bocal eta Los Royales alderdiak, horien bitartez berriki handitu baita hiri lurzorua, ostalaritzako erabileretarako".

"Los Royales eremuari dagokionez, haren erabilera nagusia ostalaritzakoa da, baina balio berekoak eta baimenduak hartuko dira hezkuntza eta ikerketa arloetakoak, Ebro ibaiaren inguruko ustiapen jasangarriarekin lotuak badaude. Debeku dira gainerako erailerak oro".

Beste zehaztapen batzuk:

_Gutxieneko lurzatia: 400 metro koadro.

_Lurzati-fronte gutxienekoa. 15 metro.

_Atzeramanguneak:

Lerrokadura ofiziala:

"Los Royales eremuari dagokionez, errepideak babesteko eta tren bidezko garraioa antolatzeko sektoreetan egun indarra duen legeriak xedatutakoak aginduko du, garraiorako azpiegiturak banatzeari dagokionez, baita uren gaineko legeriak agindutakoak ere.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikoari kontsulta eginda, berretsi egin da irailaren 8ko 3044/1993 ebazpena, zeinaren bidez El Bocal aldera doan errepidearen eskuinaldeari buruz honelaxe zioen: "fatxada lerroa galtzadatik kanpoko ertzetik bederatzi (9) metrora eginen da".

Mugak:

"Ondoko fika mugakideetako jabeen artean akordioa hartuta, bi aldeetako eraikinak elkar eratxekiak egin daitezke. Horrelakoetan, lizentzia eman baino lehen, antolamendu bolumetrikoaren eskema aurkeztu beharko da. Bertzela, gutxieneko atzeraemangunea 3 metrokoa izanen da.

Eraikina alboko mugetara atxikia baldin bada, muga-hormak fatxada nagusiko material motarekin egin beharko dira, salbu eta ondoko eraikina aldi berean egiten ari bada".

_Lurzatien gehieneko okupazioa: % 70.

_Gehieneko eraikigarritasuna: 0,7 m²/m²

_Eraikinaren garaiera:

"Gehienez ere bi solairukoa izanen da eta 9,00 metroko garaierakoa, teilatu-hegaleko beheko puntutik neurtuta. Gehieneko garaiera hori gainditzen ahalko da, ezartzen diren ekoizpen prozesuen arabera".

Baimenduko dira garaieratik goitiko eraikinak, baldin eta ezartzen diren jardueren funtzionamendu egokirako beharrezkoak baldin badira, hala nola, TB-FMko antenak, igogailuen etxolak, teilatura igotzeko etxolak, etab., hori guztia eraikigarritasunean aintzat hartu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2005eko urriaren 5ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0520158