136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1093/2005 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 450/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzen duena. Aipatu errekurtsoa Orkoiengo Udalak jarri zuen 2005eko uztailaren 18an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plana onetsi zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 450/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Orkoiengo Udalak jarri zuen, 2005eko uztailaren 18an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plana onetsi zen. Erabakia 2005eko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 1ean.

Halaber, Sala horrek Administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 450/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzea Aipatu auzi-errekurtsoa Orkoiengo Udalak jarri zuen, 2005eko uztailaren 18an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plana onetsi zen.

2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Orkoiengo Udalari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0521355