136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

220/2005 FORU AGINDUA, urriaren 27koa 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen.

Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautzeko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduak indarra hartuz geroztik iragan den denbora kontuan harturik, komenigarri ikusi da haren 2., 3., 4., 26. eta 28. artikuluak aldatzea, ondoko behar hauei erantzuteko:

_Iraupen laburreko prestakuntza ekintzetan zeharkako moduluak sartzea arautzea.

_Prestakuntzako entitateen kopurua handitzea, bai eta haiek irakasten ahal dituzten espezialitateen kopurua ere.

_Ikastaroetarako eta planetarako eskaerak aurkezteko egunak aldatzea, deialdia lehenago ebazteko eta ekintzak gauzatu eta kontrolatzeko denbora gehiago izateko.

_Prestakuntza enpresan eta enpresarendako funtsezko elementu gisa ez daukaten ekintza motak Prestakuntza planetatik baztertzea.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 2. artikuluaren aldaketa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzen da. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"2. artikulua. Foru agindu honetako etengabeko prestakuntzako ekintzak honako kolektibo hauei zuzenduko zaizkie:

_Besteren kontura diharduten langileak, lanean ari direnak edo azken urtean lana galdu dutenak, Nafarroan kokaturiko enpresetan, ahal dela ETEak, administrazio publikoetako langile finkoak izan ezik.

_Beren kontura diharduten langileak, azken urtean Nafarroan lan egin dutenak.

Ekintza hauek gutxienez 15 ordukoak izanen dira, nahiz eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurretik onetsiz gero, iraupen txikiagoko ekintzak ere egiten ahal diren. Ekintza horietako prestakuntza-edukien programan, iraupen laburrak horretarako bidea ematen baldin badu, komeni da ondoko gai hauei buruzko prestakuntza sartzea: lan arriskuei aurrea hartzea, aukera berdintasuna eta ingurumena. Iraupena dela kausa, ingurumeneko, generoko eta lan arriskuei aurrea hartzeko praktika egokien gaineko prestakuntza-eduki horiek sartzerik ez baldin badago, prestakuntza ekintza bakoitzeko ikasleei liburuxkak edo eskuliburuak partituko zaizkie.

Horretaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak besteri adjudikatzen ahalko dio ebaluaziorako laguntza teknikoa, foru agindu honetako ekintzetan aipatzen diren modalitate edo kolektiboen gainean."

2. artikulua. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 3. artikuluaren aldaketa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 3. artikulua aldatzen da. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"3. artikulua. Programa honetan aurreikusten diren laguntzak eskatzen ahalko dituzte foru agindu hau argitaratzen denean Lanbide Prestakuntzako eta Laneratzeko Plan Nazionaleko ekintzetarako zentro homologatu diren, edo aurreko lau urteetan homologazioa izan duten baina arrazoi ez-larriengatik galdu duten, eta horretarako izapideak egiten ari diren eta Inafre Fundazioari etengabeko prestakuntzarako plan orokor batean sartzeko eskatu dioten prestakuntza entitateek. Katalogoko edozein ikastaro edo ekintza irakasteko gaitasuna izan beharko dute.

Eskabideak Inafre Fundazioan aurkeztuko dira, harekin Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langileen etengabeko prestakuntzaren arloko lankidetza akordio bat sinatu baitu.

Aipatu fundazioak ekintzen programa orokor bat aurkeztuko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, bertan sarturik zentro laguntzaileek eskatu dizkioten etengabeko prestakuntzako ekintzak, programazio orokorrarekin eta foru agindu honen 6. artikuluan ezarritako lehentasunekin bat."

3. artikulua. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 4. artikuluaren aldaketa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 4. artikulua aldatzen da. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"4. artikulua. Zentro laguntzaileek etengabeko prestakuntzako ekintzen 2006. urteko plan orokorrean sartzeko egin beharreko eskabidea Inafre Fundazioan aurkeztu beharko dute, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epearen barrenean. Hurrengo urteetan, eskaerak zein ekitaldi ekonomikotarako nahi diren, aurreko urteko azaroaren 10etik 30era bitarteko epean, biak barne, aurkeztuko dira.

Inafre Fundazioak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroan aurkeztuko du etengabeko prestakuntzako plan orokorra zentro laguntzaileek eskaerak aurkezteko epea bukatu eta, biharamunetik, hogeita hamar egun naturaleko epean."

4. artikulua. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 26. artikuluaren aldaketa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 26. artikulua aldatzen da. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"26. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak laguntzak ematen ahalko ditu Nafarroako ETEek egiten dituzten langileen prestakuntza eta birziklapen planak gauzatzeko.

Kontzesioa prestakuntza planean bildutako ekintza edo ikastaro zehatzak gauzatzeko eginen da.

Ekimen honetatik kanpo geratzen dira prestakuntza prozesua garatzea ardatz nagusitzat ez daukaten ekintzak, hala nola, jardunaldiak, feriak, sinposioak, kongresuak, masterrak, irakaskuntza arautua eta 5 ordu baino gutxiagoko eta 270 ordu baino gehiagoko iraupena duten ekintzak."

5. artikulua. Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 28. artikuluaren aldaketa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 7/2002 Foru Aginduaren 28. artikulua aldatzen da. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"28. artikulua. 2006. urterako eskabideak Inafre Fundazioan aurkeztuko dira, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean. Hurrengo urteetan eskaerak zein ekitaldi ekonomikotarako nahi, aurreko urteko azaroaren 10etik 30era bitarteko epean, biak barne, aurkeztuko dira.

Fundazioak, eskabideak aztertu ondoren, jarduteko plan orokor bat taxutu eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko du, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean."

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urriaren 27an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0521571