136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2005eko urriaren 24koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2006/2007 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusean Fisioterapiako unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko ikasketak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortzeko Legea aldatzeko uztailaren 2ko 25/2002 Foru Legearen bidez, aho batez onetsi zuen unibertsitateko ikasketa ofizial presentzialak Tuteran ezartzea.

Nafarroako Gobernuak, 2003ko apirilaren 7an, zenbait erabaki hartu zituen, besteak beste ikasketa presentzial ofizialak Tuteran ezartzekoa. Ikasketa horien artean Fisioterapiako diplomatura dago.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoari garapen arau-emailea eman nahian, urtarrilaren 21eko 55/2005 Errege Dekretua argitaratu zuen. Horren bidez unibertsitateko ikasketen egitura ezarri eta unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak arautu zituen. Errege dekretu horren lehenengo xedapen iragankorrean ezarri zen 2005eko martxoaren 1erako aurreko sistemaren araberako ikasketa planak baliozkotu behar zirela. Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuak, 2005eko otsailaren 2an, Tuterako ikasketak baliozkotzeko beharrezkoa den eskaera bideratu zuen. Horretarako bidezko espedienteak aurretik bidaliak zituen.

2005eko apirilaren 1ean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseiluaren bitartez, eskaera hartu izanaren agiria bidali zuen.

Beste alde batetik, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2. artikuluak ezartzen du unibertsitateko zentroak sortu, aldatu eta kentzea eta unibertsitateko titulu ofizialak, Espainia osoan balio dutenak, lortzera bideratutako ikasketak ezarri eta kentzea kasuan kasuko autonomia erkidegoak erabakiko duela, dela Gizarte Kontseiluak proposatua, dela kontseilu horren erabakiaren bitartez, betiere aurretik Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak txostena emanda.

Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseiluari aurreko lerroaldean adierazitakoari buruzko informazioa igorriko zaio.

Dena dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 2005eko urriaren 14ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuari proposatu zion Nafarroako Unibertsitate Publikoan Fisioterapiako diplomatuaren titulu ofiziala lortzeko ikasketak jar zitzala.

Aurreko guztia ikusita, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2006/2007 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusean Fisioterapiako diplomatuaren unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko ikasketak ezartzeko baimena ematea, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2. artikuluan ezarritakoa betez.

2. Nafarroako Gobernuaren erabaki hau Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseiluari igortzea, jakinaren gainean egon dadin. Zehazki, erabakiaren 1. puntua jakinaraziko zaio, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

3. Gobernuaren erabaki hau jakinaraztea errektoreari, Plangintza eta Prospektibako errektoreordeari, Osasun Ikasketen Unibertsitateko Eskolako zuzendariari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, NUPeko Gizarte Kontseiluko buruari, Hezkuntza kontseilariari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Hezkuntza kontseilariari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0521217