136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

359/2005 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, "2006an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak onetsi eta 44.000 euroko gastua baimentzen duena.

Liburutegi Zerbitzuak txosten bat egin du "2006an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauen onespena proposatzeko. Haren xedea da jarduera zehatzak, originalak, era askotakoak eta iraunkorrak sendotzea, herritarrei kulturaz eta informazioaz hornitzeko erraztasunak emateko, Foru Komunitateko liburutegi publikoen bidez.

Hori dena, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen arabera.

AGINDU DUT:

1. "2006an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak onestea.

2. Dirulaguntza horietarako, gehienez 44.000 euroko gastua baimentzea, betiere 2006rako gastuen aurrekontuan behar adina diru baldin badago. Gastua 2005eko "Liburutegi publikoetako zerbitzua hobetzeko laguntzak" izeneko A11001 A1320 4600 332200 kontusailetik finantzatuko da.

3. Arauak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2005eko irailaren 26an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

2006AN, IRAKURKETA ETA NAFARROAKO LIBURUTEGI PUBLIKOETAKO INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA SUSTATZEKO JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIKO ARAUAK

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera (IKT) sustatzeko jarduera sistematikoen antolaketa bultzatzeari begira, deialdi hau egin du, 44.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin, eta hona hemen

O I N A R R I A K

1._Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, 2006an, liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak egiteko. Udalek, liburuzainekin batera antolatuko dituzte, eta, kasua bada, gizarte eta kultur arloko dinamizatzaile arduradunarekin.

Horren bidez, liburutegi publikoen helburua sendotu nahi da, herritarrei kulturaz eta informazioaz hornitzeko erraztasunak emateko, haien adina, jatorria, bizilekua edo prestakuntza kontuan hartu gabe.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatzea proposatu da, izan ere, haiek dira Foru Komunitateko liburutegi publiko irekien arduradunak eta finantzatzaileak.

Hori dena, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearekin eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak udalen kultur azpiegitura publikoetarako ematen dituen laguntzen araubidea erregulatzen duen otsailaren 1eko 32/1998 Foru Dekretuarekin bat.

2._Dirulaguntzaren xede diren gastuak.

Dirulaguntza jasotzen ahalko da irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeagatik, betiere, liburutegi publikoen titularrak diren toki entitateek sustatzen badituzte.

Honako jarduera hauek antolatzen ahalko dira:

1. Igerilekuetako liburutegi-jarduerak (langilearen gastuak kontuan hartu gabe).

2. Irakurketa taldeak (liburuen erosketa kontuan hartu gabe).

3. Liburuen eta irakurketaren gaineko lehiaketak.

4. Ipuin-kontalariak.

5. Irakurtzera bultzatzeko ikastaroak.

6. Solasaldiak egileekin.

7. Liburuen, ikus-entzunezkoen eta ilustrazioen erakusketak.

8. Irakurketari eta liburu berriei buruzko gidak.

9. Literatur irakurtaldiak.

10. Idazketa-lantegiak.

11. Erabiltzaileei IKTak erabiltzen irakasteko lantegiak.

12. Antzezlanak; irakurketa eta IKTak sustatzeko obrak erabilita.

13. Deialdi honen xedearekin bat datorren beste edozein jarduera.

3._Aurrekontua.

Dirulaguntzen deialdi honen aurrekontua, gehienez 44.000 eurokoa izanen da, betiere, 2006ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, 2006ko aurrekontuko "Liburutegien zerbitzua hobetzea" izeneko kontusailean, horretarako nahiko diru badago.

4._Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute liburutegi publiko baten titularrak diren Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek.

5._Bateragarritasuna.

5.1. Dirulaguntza hauek bateragarriak izanen dira irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko helburuarekin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk, nazional zein nazioartekok, ematen dituzten laguntzekin.

5.2. Hala ere, beste entitate batzuetatik ere dirulaguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emaniko laguntza aldatuko da, baldin eta laguntza guztien zenbatekoak diruz lagunduriko programazioaren kostua gainditzen badu. Gehienez hamar eguneko epean jakinarazi beharko da laguntza horiek jaso direla.

6._Eskabideak eta agiriak.

6.1. Dirulaguntza eskaerak aurkeztu beharko dira, Turismo Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari igorririk, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko erregistro orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren tokietako edozeinetan. Bertan deialdi honen izena adieraziko da.

6.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jardueren programazioa, 1. eranskineko eskabide ereduari jarraikiz.

b) Eskatzaileak bere eskaera hobeki arrazoitzeko interesgarritzat jotzen dituen agiriak, hamargarren arauan aipatzen diren balorazio irizpideei dagokienez.

6.3. Eskaerak behar diren baldintzak betetzen ez baditu, interesatuari eskatuko zaio hamar eguneko epean osa edo zuzen dezala, eta aditzera emanen, egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela juzgatu eta espedientea beste izapiderik gabe artxibatuko dela.

7._Epea.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8._Dirulaguntzaren ezaugarriak eta portzentajea.

8.1. 2006an toki entitate arduradunek antolatu eta liburutegi publikoetan egiten diren jarduerek jasoko dute dirulaguntza.

8.2. Dirulaguntzen gehieneko portzentajeak liburutegien zerbitzuaren hedapena eta esparruaren araberakoak izanen dira, 2. eranskineko sailkapenari jarraikiz:

_Hirietako liburutegiak (2. eranskineko 1. atala): urteko programazio aurrekontuaren % 40 bitarte.

_Eskualdeko liburutegiak (2. eranskineko 2. atala): urteko programazio aurrekontuaren % 50 bitarte.

_Herrietako liburutegiak (2. eranskineko 3. atala): urteko programazio aurrekontuaren % 50 bitarte.

_Bestelako liburutegiak (2. eranskineko 4. atala): urteko programazio aurrekontuaren % 70 bitarte.

Edonola ere, liburutegi publiko bakoitzeko, urtean, dirulaguntza ez da 2.000 eurotik gorakoa izanen.

9._Programazioaren jarraipena.

Liburutegi Zerbitzuak, Liburutegi Sarearen Atalaren bidez, aholkularitza zerbitzua emanen du programazioaren prestakuntzan eta, horretaz gain, jarduera nola betetzen den baloratuko du.

10._Emateko prozedura eta irizpideak.

10.1. Batzorde bat osatuko da, eskabideak baloratuko dituena eta kide hauek izanen dituena:

Batzordeburua: Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak:

_Liburutegien Sarearen Ataleko burua.

_Liburutegien Sarearen Atalari atxikitako liburutegi arduradun bat.

_Liburutegi publiko bati atxikitako liburutegi arduradun bat.

_Nafarroako Kultura Kontseiluko kide bat.

_Zuzenbideko lizentziadun bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikia.

10.2. Ebaluazio Batzordeak, aurkezturiko eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, irizpide eta gehieneko puntuazio hauek izanen ditu kontuan:

_Programazioa zehatza, originala, era askotakoa eta urtean zehar luzatzekoa izateagatik: 50 puntu.

_Liburutegi publikoak 2003. eta 2004. urteetan zehar, biztanleko, maileguan emandako dokumentuen kopurua: 25 puntu.

_Frantzisko Xabierkoaren irudia zabaltzeko jarduerak, 2006an bere jaiotzaren bosgarren mendeurrena ospatuko baita: 15 puntu.

_2004an, liburuak erosteko, udalak eman duen dirulaguntzaren ondoriozko tasa, eurotan eta biztanleko: 10 puntu.

10.3. Onarturiko eskabideak baloratu eta puntuatu ondoren, laguntzak puntuen hurrenkerari jarraituz eman daitezela proposatuko da, aurrekontuetan dagoen diruaren eta dirulaguntzen xeden diren lanen bideragarritasunaren arabera.

11._Ebazpena.

11.1. Ebaluazio Batzordeak, eskaera guztiak aztertu ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariari proposamen arrazoitua eginen dio, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epearen barruan ebazpena eman dezan, foru agindu baten bidez.

11.2. Deialdi honen xede diren dirulaguntzen banaketa jakinarazi ondoren, toki entitateak hamabost eguneko epea izanen du dirulaguntza hori jasotzeko baldintzak onartzen dituela jakinarazteko.

12._Dirulaguntzaren ordainketa.

12.1. Laguntzen diru zenbatekoa erdietsitako puntuazioaren arabera paratuko da, deialdi honen 10.2 arauak xedatzen duen moduan.

12.2. Ordainketa bi zatitan eginen da. Lehenengoan sartuko dira 2006ko irailaren 30era bitarte egiten diren jarduerak. Gastu horien gaineko egiaztagiriak Liburutegien Sarearen Atalera igorriko dira 2006ko urriaren 14a baino lehen. Bestetik, bigarren zatian, 2006ko urriaren 1etik abenduaren 31 arteko jarduerak sartuko dira. Gastu horien gaineko agiriak Liburutegien Sarearen Atalera igorriko dira 2006ko abenduaren 15a baino lehen.

12.3. Egiaztagiriekin batera, txosten labur bat aurkeztuko da egindako jarduerei, jarduera bakoitzeko batez besteko parte hartzaile kopuruari edo interesekoa izan daitekeen beste edozein informaziori buruzkoa. Ezinbestekoa izanen da frogagiriak aurkeztea, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz.

12.4. Dirulaguntza Liburutegi Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren pagatuko da, Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

12.5. Onuradun batek dirulaguntzari uko egiten badio, aurrekontuetako kreditua deialdi honetan dirulaguntzarik lortu ez duten eskatzaileen artetik puntu gehien lortu dituenari ematen ahalko zaio.

13._Onuradunaren betebeharrak.

13.1. Kultur Zuzendaritza Nagusiko organo kudeatzaileak eskatzen ahalko du, pagatu baino lehen, dirulaguntza jasoko duen jardueraren egiaztapena egin dadila.

13.2. 12. arauan aipatzen diren dokumentuak aurkeztea ezinbesteko baldintza izanen da ordainketa dirulaguntza osoaren adinakoa izateko.

13.3. Dirulaguntza jasotzen duten jarduerak direla-eta, argitara ematen den publizitate idatzian honako hau aipatuko da: "Laguntzailea: Nafarroako Gobernua".

14._Gorabeherak eta eginbeharrak ez betetzea.

14.1. Dirulaguntza jaso duen programazioa aldatzeko, lehendabizi, Liburutegien Sarearen Atalak aldaketen aldeko txosten idatzi bat aurkeztu beharko du.

14.2. Arau hauetan edo lehenengo arauan aipatzen den arautegian aurreikusiriko eginbeharretakoren bat betetzen ez bada, edo emaniko datuak faltsuak badira, Administrazioak ahalmena izanen du laguntza kentzeko eta, kasua bada, harturiko dirua itzul dadila eskatzeko.

15._Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 27. eta 28. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio. Orobat, dirulaguntza itzuli egin beharko da, Turismo Zuzendaritza Nagusiak hala erabakitzen duenean, hartarako ebazpena emanda, atzematen bada behin eta berriz ez direla betetzen organo kudeatzaileak dirulaguntzaren helburu kulturalak betetzen laguntzeko asmoz emandako jarraibideak.

15.2. Zehapen prozedura Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izanen da.

16._Errekurtsoak.

Deialdi honen, arauen eta arauak betearazteko egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzen deialdia. 2006. urtea.

Datu orokorrak:

Toki entitatea:

Programazioaren arduraduna:

Helbide elektronikoa:

Telefonoa:

Faxa:

Proposatutako programazioa:

2006. urtean irakurketa eta informazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jardueren programazioa ondoko liburutegi publikoan:

(Zehaztuko da, gutxienez, jarduera mota eta haren edukia, nork eginen duen eta nori zuzenduko zaion. Hori dena azaltzeko, behar den espazio guztia erabiliko da eta, nahi izanez gero, programazioa eskabide eredu honen eranskin gisa aurkeztuko da).

Laburpen taula:

Programazioa ondoko taulan laburtuko da. Nahitaez, egiteko data aipatuko da, bai eta jarduera bakoitzerako aurreikusi den aurrekontua.

ZENBAKIA JARDUERA DATA KOSTUA

1

2

3

4

5

6

Guztira

.....................(e)n, 2006ko ................aren ....(e)an.

Alkatearen sinadura:

II. ERANSKINA

Liburutegien sailkapena

1._Hirietako liburutegiak

_Barañain

_Burlata

_Iruña-Txantrea

_Iruña-Milagrosa

_Iruña-San Pedro

_Iruña-Yamaguchi

_Zizur Nagusia

2._Eskualdeko liburutegiak

_Altsasu

_Lizarra

_Zangoza

_Tafalla

_Tutera

3._Herrietako liburutegiak

_Ablitas

_Andosilla

_Antsoain

_Agoitz

_Aranguren ibarra

_Arguedas

_Aurizberri

_Azagra

_Baztan

_Bera

_Beriain

_Berriozar

_Buñuel

_Cadreita

_Caparroso

_Zarrakaztelu

_Cascante

_Castejón

_Cintruénigo

_Corella

_Cortes

_Etxarri-Aranatz

_Faltzes

_Fitero

_Funes

_Fustiñana

_Uharte

_Irurtzun

_Leitza

_Lesaka

_Lodosa

_Martzilla

_Mendabia

_Milagro

_Murchante

_Noain

_Erriberri

_Iruña-Etxabakoitz

_Azkoien

_Gares

_Ribaforada

_San Adrian

_Valtierra

_Viana

_Villafranca

_Atarrabia

4._Beste liburutegi batzuk

_Oibar

_Allo

_Añorbe

_Arroitz

_Artaxoa

_Cabanillas

_Kaseda

_Ziordia

_Doneztebe

_Egues

_Fontellas

_Larraga

_Lekunberri

_Lerín

_Los Arcos

_Irunberri

_Mañeru

_Mélida

_Mendigorria

_Miranda-Arga

_Monteagudo

_Olazti

_Erronkari

_Sartaguda

_Sesma

_Urdiain

Iragarkiaren kodea: F0520580