136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

374/2005 EBAZPENA, urriaren 24koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, 2006rako Nafarroako Gobernuko Administrazio Erroko lehen mailako informatika sostengu zerbitzuak emateko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa bidez, Europar Batasunerako publizitatearekin, esleitzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Oinegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: 2006rako Nafarroako Gobernuko Administrazio Erroko lehen mailako informatika sostengu zerbitzuak emanen dituen enpresa hautatzea (2006/001 espedientea).

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, Europar Batasunerako publizitatearekin.

_Kontratuaren aurrekontua: 965.007,50 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: urte bat, 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

_Klausulen agiriak: interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2005eko urtarrilaren 24a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina, Iruña 31002), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 28an, 10:30ean, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0521418