136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

451/2005 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Arantzara doan NA-4020 errepidearen eta Igantzira doan NA-4052 errepidearen arteko bidegurutzea egokitu eta hobetzea" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da irailaren 21eko 451/2005 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia/enkantea.

_Kontratuaren prezioa: 556.598,23 euro.

_Epea: 6 hilabete.

_Esleipen-hartzailea: Construcciones Mariezcurrena, S.L.

Iruñean, 2005eko irailaren 21ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0520819