136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

449/2005 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Elurra kentzea eta/edo urgarriak zabaltzea Leitzarango autobian (A-15), Iparraldeko autobian (A-1) eta Sakanako autobian (A-10), 2005-2008" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da irailaren 19ko 449/2005 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Kontratuaren prezioa: 1.200.000 euro.

_Epea: 2005eko azaroaren 1etik 2008ko apirilaren 30a arte.

_Esleipen-hartzailea: Azysa, S.L.

Iruñean, 2005eko irailaren 19an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0520820