136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2608/2005 EBAZPENA, urriaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 29ko 2093/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko irailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 112. zk.), deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan albaitari izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Angel Medrano Autor, mahaikide titular gisa, eta Alejandro de la Fuente Casado, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AIZPUN REDONDO, MAITE

ARRAIZA ZORZANO, MARIA RONCESVALLE

ASCUNCE HERNANDEZ, RAFAEL

AZABAL CASTILLO, MARIA CARMEN

BARRON PEREA, MANUEL

CIBIRIAIN SOLA, MARIA TERESA

ECHEVERRIA ELCARTE, CARLOS

GONZALEZ ALVARADO, RAUL

GREGORIO LOPEZ, MARIA YOLANDA

LORANCA JIMENEZ, ROSA

LOSARCOS ESCALERA, EDUARDO

MARINA YUS, RAQUEL

MAYORAL COSCOLIN, VICTORIANO

MELER APESTEGUIA, JOSE JAVIER

NAVARRO CASPISTEGUI, DAVID

NAVARRO CORTES, PILAR

REGALADO IZURDIAGA, FRANCISCO JAVIER

ROMANO BASARTE, MARIA CRISTINA

SAN MARTIN CASI, CONCEPCION

SARA BENEDE, EDUARDO

SORIA LABARGA, MARIA LUISA

ZARIQUIEGUI ASIAIN, MARIA GUADALUPE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0521299