136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2606/2005 EBAZPENA, urriaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 10eko 1927/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 105. zk.), deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sukaldari izateko 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturiko mahaikideak izendatu eta epaimahiaren behin betiko osaera finkatzea, abstenitzeko arrazoi batzuk kontuan hartzekoak baitira.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Hona hemen kideak:

_Mahaiburua: María Teresa Escosteguy Goñi, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko "Santo Domingo" haurtzaindegiko zuzendaria.

Ordezkoa: Miren Bakarne Razquin Bozal, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpeko "El Vergel" zahar-etxeko zuzendaria.

_Mahaikideak:

1. Teófilo Goldaracena Rodríguez, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Luis Burdaspar Celaya, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

2. Juan Antonio Gordoa Corres, sukaldaria, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko "Santo Domingo" haurtzaindegiari atxikia, idazkari lanetan ere arituko dena.

Ordezkoa: Carlos Lahoz Asensio, sukaldaria, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren "El Vergel" zahar-etxeari atxikia.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 24an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

CAMPO DIEZ, MARINO

MATEO PEREZ, PILAR

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0521297