136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2560/2005 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 35 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 10eko 1928/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zaintzaile gerontologiko izateko 35 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2005eko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 105. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeak proposatutakoa mahaikide izendatzea eta horren ordezkoaren izendapena ere egitea, aipatu batzordeak mahaikide titularra baizik ez baitu izendatu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 35 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean heldu dena, onestea.

2. Ana Isabel Pérez Moral, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeak proposatutakoa, mahaikide titular izendatzea. María Concepción Gurbindo Elizari OLT/EDU, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzari atxikia, izanen da ordezkoa.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

GOMEZ SANCHEZ, JOSEFA

MENDAZA CLEMENTE, JOSE ANTONIO

ZURBANO CAMPOS, PILAR

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0521286