136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko bi lanpostu (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2005eko urtarrilaren 10ean, 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko bi lanpostu (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7. arauko 1. idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak María Artázcoz Echarte, igoera txandakoa, eta Ana María Garasa Jiménez, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, horiek izan baitira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0521291