136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2005eko urtarrilaren 7an, 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7. arauko 1. idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Francisco Javier Rázquin Lizarraga izendatzeko proposamena aurkeztu du, hori izan baita oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0521290