136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedaturikoari jarraikiz (2002ko urriaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 124. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak José Luis Larrión Zugasti izendatzeko proposamena aurkeztu du, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2005eko maiatzaren 30ean eman epai irmoaren arabera.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatria Zerbitzuko buru izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hau da izendatua: Larrión Zugasti, José Luis.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0521421