136. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4719/2005 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen Maeztu Villafranca andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan, arau beraren 3. artikuluari dagokionez, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María del Carmen Maeztu Villafranca andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko burua, kargurtik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen honen berri María Carmen Maeztu Villafranca andreari ematea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Atalari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 4an._Zuzendari kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F0522024