129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R D A Z U B I

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Urdazubiko Udalak, 2005eko irailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Dantxarineko (Urdazubi) A-3-1 unitateari dagokiona, Nicefora Mascotena Salaverri andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Urdazubin, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Andrés Francisco Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: L0520718