II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
A L T S A S U
Kontratua adjudikaturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 97.3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da 2005eko irailaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau adjudikatu dela:
Xedea: Altsasuko igerileku estaliko obraren proiektua eta zuzendaritza.
Adjudikatzeko modua: irekia, lehiaketa.
Adjudikazioaren prezioa: 180.000 euro, BEZa barne.
Adjudikazio hartzailea: Javier Chocarro Iriarte.
Altsasun, 2005eko urriaren 3an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: L0519990