129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ANDOSILLA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Aridos y Hormigones Resano, S.L. Jarduera: erregaien biltontziak legeztatzea. Paratzea. Tokia: 353, 375 eta 369. lurzatiak, 2. poligonoa, Andosillan.

Andosillan, 2005eko urriaren 10ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0520476