129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R A

Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onestea

Udalak, 2005eko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak onestea.

2. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala hasiera batez onestea.

3. Aipatutako Ordenantza jendaurren paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa eta oharrak jartzeko aukera izan dezaten.

4. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Beran, 2005eko urriaren 3an._Behin-behineko alkatea, Jon abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: L0520152