129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125/2005 FORU DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua hein batean berritzen duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 23. artikuluko 8. idatz-zatian xedatzen da bi urtean behin kontseiluko kideen herena aldatu behar dela.

Horretarako kideen artean zozketa bat egin zen. Horren ondorioz, Juan Andrés Platero Alda eta Eva Laita Martínez kargugabetu ziren. Orduz geroztik jardunean daude, Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 7. bis artikuluan xedaturikoaren arabera.

Bestetik, irailaren 15eko 578/2003 Foru Dekretuaren bidez, Amanda Acedo Suberviola kargutik kendu zen, berak hala eskaturik, eta ez zen ordezkorik izendatu.

Nafarroako Parlamentuak, 2005eko ekainaren 30eko bilkuran, Eva Laita Martínez, María Victoria Bernad Calza eta José María Domench García izendatu zituen Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide. 18/2001 Foru Legeko 23. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatu behar ditu horrela hautatzen diren kontseilukideak.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urriaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Eva Laita Martínez eta Juan Andrés Platero Alda, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kideak, kargutik kentzea, kontseilua hein batean berritzeko bi urteko epea pasa baita, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legean xedatu bezala.

2. Eva Laita Martínez, María Victoria Bernad Calza eta José María Domench García Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide izendatzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Parlamentuari, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 10ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0520367